Hesian, Oihan Vega, Emon eta Zea Mays Nafarroa Oinezen

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 29a, 09:31

Kalakan, Tximeleta eta Xutik taldeek ere abestirik ezagunenak taularatuko dituzte, urriaren 18an, Elizondon.

Elizondoko Baztan Ikastolari egokitu zaio aurten Nafarroa Oinez jaia antolatzea. Hamabortz, ama bat goiburuarekin musikaz, ekitaldiz eta haurrei zein gazteei zuzendutako ekimenez jantziko da Baztango udalerria urriaren 18an.

Ibilbidea lau gunetan banatuko dute: lehen gunean, Erberea izenekoan, herri-kirolak, dantza-saioak eta kontzertuak nagusituko dira. Besteak beste, Tximeleta eta Kalakan taldeen musika entzungo da bertan. Bigarren gunean, Emon eta Xutik igoko dira agertoki gainera, eta etxeko txikienei zuzendutako ikuskizunek hartuko dute lekua hirugarrenean.

Gazteek, berriz, laugarren gunean izanen dute hitzordua, eguerditik aurrera. Hesian izanen da oholtzan lehena, eta Oihan Vegaren erritmora dantzatuko dute euskaltzaleek jarraian. Azkenik, 15:30ean, Zea Maysen kantuek bustiko dute Elizondo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!