"Hizkuntza politikak errotik aldatu behar du euskaraz bizi ahal izateko"

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 17a, 09:03
Iñaki Lasa eta Paul Bilbao Kontseiluko kideak. Argazkia: Kontseilua.

Gobernu berriaren eraketaren atarian Kontseiluak berretsi egin du eskaera: "Nafar guztiek eskubide berberak ziurtatuak izateko Vascuencearen legetik euskararen legera egin behar da jauzi".

Anaitasunan apirilaren 25eko ekitaldian azpimarratutako 4 zutabetan oinarritu behar da aldaketa Kontseiluak berretsi duenez: arlo juridikotik, plangintza bat eginez, bitartekoak esleituz eta herri gogoa indartzen segituz. Hain zuzen, Anaitasunan eskatutakoa posible egiteko, aldez aurretik aldaketa ziurtatu nahi duten alderdiekin bildu zen Kontseilua eta 13 proposamen biltzen zituen txostena igorri zien. Datozen 4 urteetarako egingarriak direla uste du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Aldaketa gogoa ez zapuzteko eskatu dio Kontseiluak sortzear den Gobernu berriari. Vascuencearen legeak eragin duen "bereizkeriarekin" amaitu eta euskara normalizatzeko lan egiteko eskatu dio. "Hizkuntza politikak errotik aldatu behar du euskaraz bizi ahal izateko eta Nafar guztiek eskubide berberak ziurtatuak izateko Vascuencearen legetik euskararen legera egin behar da jauzi".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!