Esa urtegia ez handitzeko arrazoiak badaudela berretsi dute adituek

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 12a, 13:15
Esa gehiagorik ez plataformako kideak bi adituekin, Arrojo eta Casasekin.

Urtegia handitzeak ekarriko lukeen arriskuaz ohartarazi eta berretsi dute adituek.  Bestelako aukerak jarri dituzte mahai gainean: Esaren ur maila jaistea, ureztatzeko dauden beste baliabide batzuk baliatzea eta segurtasuna ziurtatuko duen neurriak hartzea.

Pedro Arrojo Ekonomia irakasleak eta Antonio Casas geologoak Esa urtegiaren handitzea ekiditeko aukerak eta arrazoiak badirela frogatu dute. "Esa handitzeko planak arriskuak baino ez ditu sortuko eta alternatibak badaude ura beste modu batera kudeatzeko", nabarmendu dute.  2004. urtean egin zituzten zenbait ikerketa Esako urtegiaren egoerari buruz eta etorkizunerako zein proposamen egin zitezkeen aztertuz. Hamaika urte joan dira ordutik eta garai hartan proposatutako proiektua berrikusi, berraztertu eta berregin dute: "Egungo egoera ez da berbera eta egitasmoa egokitu beharra zegoen".

Esako urtegiaren handitzea gelditzeko arrazoirik badela uste dute eta bestelako aukerak jarri dituzte mahai gainean. Besteak beste, Esaren ur maila jaistea, ureztatzeko dauden beste baliabideak baliatzea eta segurtasuna ziurtatuko duen neurriak hartzea.

Komunikabideen aurrean eman dituzte urtegiaren handitzea ekiditeko bideragarriak diren beste aukeren inguruko xehetasunak. Horien berri baina, jendaurrean ere emanen dute. Gaur 19:00etan Katakraken izanen da hitzordua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!