LABek hauteskundeak irabazi ditu Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 20:45

LAB izan da bozka gehien jaso duen sindikatua gaur eginiko hauteskudeetan. Haren atzetik Nafarroako Medikuen Sindikatua eta Afapna gelditu dira. 

260 langile ziren gaur botoa emateko eskubidea zutenak 13 ordezkari hautatzeko. Horietarik 182 izan dira hautes-mahaietara hurbildu direnak, denera %70a. LABek 42 bozka eskuratu ditu, Nafarroako Medikuen Sindikatuak 35 eta Afapnak 34. Horren arabera hiruna ordezkari lortu dituzte hiru sindikatu hauek. Haien atzetik gelditu dira CCOO 32 botorekin eta 2 ordezkari, SPA 18 botorekin eta ordezkari 1 eta ELA 12 botorekin eta ordezkari 1. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!