Eguerdiko 13:19ean izan da gertaera. A-15 errepiderako Leitzako Donostia alderako sarbidean, trafiko eztabaida bat izan da kamiolaria eta atxilotu duten pertsonaren artean. Hainbat hedabidek emaniko informazioaren arabera, eztabaidaren ondorioz ertzainak tiro egin dio buruan kamiolariari. Europa Press agentziak jakitera eman duenaren arabera, Iruñean bizi da ertzaina, eta Tolosara zihoan, lanera.