'Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua' plazaratu du Steilas sindikatuak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 14a, 13:26

Nafarroako ikastetxeetan banatuko dute gida eta hezkuntza komunitate osoak jasoko du.

Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua prestatu du Eilas sindikatuko LGTBIQ taldeak. Maiatzaren 17aren biharamunean banatuko dute gida ikastetxez ikastetxe; Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer-fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren ostean, alegia.

"Hezkidetzan gaia lantzeko unitate didaktiko nahikorik ez dago eta gida honekin, kontzientziazioa eta egoera praktikoen aurrean nola jokatu beharko litzatekeen eta nola ez aztertu daiteke ikasleekin batera", hala nabarmendu du LGTBIQ taldeko Nagore Iturriotzek. Gaineratu du, hezkuntza komunitate osoari iritsi beharko litzaiokeen gida dela irakasleei, gurasoei eta ikasleei bereziki.

Izena duenak, izana du

Aniztasuna generoan eta sexualitatean lantzea garrantzitsu jo dute "izena duenak, izana duelako". Oinarrizko kontzeptuak lantzen da gidaliburuaren hasieran, eta gero, kasu praktikoak jorratzera pasatzen da.

LGTBIQ taldea Eilas sindikatuaren baitan duela lau urte sortu zen, batez ere, hezkuntza arloan gaia lantzeko asmoarekin. Maiatzaren 17an, LGTBIQ-fobiaren aurkako eguna ospatzen dute 2004tik, urte hartan Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasuntzat hartzeari utzi zionetik.

Hain zuzen, homosexualitatea heterosexualitatearekin alderatzerik ez dela dioen testu liburu baten berri izan dugu egunotan. Opuseko unibertsitateko kideek egindakoa da, DBH hirugarren mailako ikasleek erabiltzen dutena. Bertan eta interneten duten webgune batean, abortuaren aurka eta sexu-abstinentziaren alde ere egiten dute. Horren inguruan galdetuta, Raul Lopez LGTBIQ taldeko kideak nabarmendu du deliktiboak direla adierazpen horiek, gorrotoa sustatzen ahal dutelako. Azalpenak eman beharko dituztela ere uste dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!