NUPeko errektore berria aukeratuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 08:56

Arrosadiako eta Tuterako unibertsitate-campusean eta Osasun Zientzietako Fakultatean jarriko dituzte hautestontziak. 11:00etatik 18:00etara eman ahal izanen dute botoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur eginen du errektore berria aukeratzeko botazioa. 9.771 kidek eman ahal izanen dute botoa errektorea aukeratzeko. Alfonso Carlosena eta Jorge Nieto dira hautagaiak. Lehena,  Fisikan doktorea da;  bigarrena, Ekonomia Zientzietan doktore.

11:00etatik 18:00etara izanen dute aukera bataren edo bestearen alde bozkatzeko.

9.771 unibertsitate komunitateko kidek izanen dute bozkatzeko aukera: 1.048 irakasleak eta ikertzaileak dira, 8.251 ikasleak dira eta 472 administrazioko langileak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!