Pottoka lasaia

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 8a, 11:26

Pantxo Etxebere Pottoka musikari baztandarra kanta berriak aurkeztu dizkigu Euskalerrian irratian. Besteak beste, San Juan lorea izenekoa jo digu, zuzen-zuzenean, eta entxuferik gabe.

Pantxo Etxebere Amaiurko semea da. Ofizioz atzain eta gaztagile. Afizioz, musikaria. Gitarra hartzen duenenan Pottoka da, 80ko hamarkadan nekazal giroa eta rockaren erritmoak uztartu zituen artista. “Orain, doinu eta erritmo lasaiagoak nahiago ditut. Egunerokotasunari buruzko letrak idazten ditut", azaldu digu Metropoli Forala saioan. Kanta berriekin hurbildu da gurera. Horietako bat zuzenean jo du, entxuferik gabe. Pottoka in live: San Jose Lorea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!