Arratibelen tortura auzia ez ikertzeagatik Estrasburgok Espainia zigortu du

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 5a, 13:01
Argazkia: Argia.eus

Epaileek aho batez hartu dute erabakia. Jon Patxi Arratibelen tortura salaketa ez ikertzeagatik Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi du Espainiak urratu egin duela giza eskubideen Europako ituna.

Ebazpena behar bezala ez dela ikertu nabarmendu dute epaileek. Jon Patxi Arratibel inkomunikaturik zegoela haren zaintzaren ardura zutenek hobeto zaindu behar zuten atxiloaldian, gertaera horiek jazo ziren edo ez argitzeko. Inkomunikazio egoera bereziki zaindu behar dela jaso dute ebazpenean, "abusu" egoerak saihesteko. Modu horretan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi du Espainiak urratu egin duela giza eskubideen Europako itunaren 3. puntua, ez zuelako ikertu Arratibelen tortura salaketa. Epaileek aho batez hartu dute erabaki hori.

2011ko urtarrilean atxilotu zuten Arratibel, Guardia Zibilek, eta haren tortura salaketen inguruan Nafarroako eta Espainiako auzitegiek entzungor egin zutela ikusita, Behatokiak Europako Giza Eskubideen Auzitegian aurkeztu zuen salaketa. Beste hamar kiderekin batera atxilotu zuten Arratibel Askatasuna eta Ekineko kide zirela leporatuta. Arratibelen kasua ezaguna izan zen, epailearentzako auzi medikuaren txosten batean Aztnugal sinadura erabili zuelako, laguntza alderantziz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!