Fernando Sota preso tafallarra aske geratu da

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 4a, 08:04
Badajozeko espetxetik atera berritan, igandean.

"Terrorismoa goratzea" leporatuta urtebete eman du espetxean Sotak.

Aske geratu da Tafallako Fernando Sota presoa. Urtebete eman du espetxean "terrorismoa goratzea" egotzita. Joan den urteko maiatzaren 4an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sota. Protesta batean, orduan preso zeuden Ines del Rio eta Josu Baravoren argazkiak erakutsi zituen Sotak eta horregatik egotzi zioten terrorismoa goratzea.

Espetxeratze agindua eman zuenean epaileak Sotak ezkutatzea erabaki zuen. Hiru aste eman zituen gordeta eta bere aldeko martxa batean agertu zen. Bertan atxilotu zuen Guardia Zibilak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!