Hauteskundeak 2015

14 hautagaitza aurkeztu dituzte foru hauteskundeetara, inoizko kopururik handiena

Euskalerria Irratia 2015ko api. 21a, 12:22

Hautagaitzak formalizatzeko epea bart gauerdian amaitu zen. Ciudadanos eta Podemos alderdi berriak zerrendan sartu dra, eta gainontzkeo gehienek eutsi diote.

Honatx foru hauteskundeetara aurkezturiko hautagaitzen zerrenda: UPN, PSN, EH Bildu, PPN, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, Podemos, UPyD, Libertate Nafarra, Equo, Ciudadanos, Pacma, SAIN eta RNC-NOK (alderdi kanabikoa).

Albiste agentzien arabera, alderdi kanabikoa izan zen zerrenda formalizatzen azkena, bart gauean egin baitzuen. Ilunabarrean agiriak betetzen aritu ziren, besteak beste, Libertate Nafarra, Equo, Ciudadanos, Pacma eta SAIN.

Atentzioa eman digu azkenean Voxek eta Derecha Navarra y Española-Naparra eta Españico Escuñe (sic) alderdiek ez dutela zerrendarik aurkeztu, nahiz eta jendaurrean azaldu zuten elkarrekin aurkeztuko zirela eta Nieves Cipres izanen zela zerrendaburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!