Fusilatutako bost kideren arrastoak topatu dituzte Ezkaba mendian

Euskalerria Irratia 2015ko api. 9a, 14:19
Ezkaba mendian ari dira gorpuzkinak lur azpitik ateratzen. Argazkia: @gara_miantzi

Aranzadi zientzia elkartea ari da hezurrak hobitik ateratzeko zereginetan.

Ezkaba mendiko espetxetik egin zuten ihes 1938an, eta mendian fusilatu zituzten, urte hartako maiatzean. "Ihes egindako bost kideren arrastoak topatu ditu Aranzadi elkarteko ikerlari taldeak", hala esan du Raul Maiza Berriozarko alkateordeak. Maizak azaldu du ez dutela bost fusilatuen nortasunen berri, baina, bildutako testigantzen eta dokumentazioaren arabera, uste dute Jose Varona Clemente 25 urteko gaztea eta Saturnino Itsaso Bea iruindarra zeudela bosten artean. Ihesaldi hartan 795 presok lortu zuten kartzelatik irtetea, baina 200dik gora hil zituzten ondoren. Horietatik 24 ez zituzten identifikatu.

Nafarroako Gobernuaren baimena jasotzearekin batera hasi dira aztarnen bila. Lurrak kentzen hasi eta hamar minutura lehen hezurrak agertu dira. Eremua prestatu dute ondoren zientzia elkartekoek. Berriozargo Udalaren ekimenez bilatu dituzte 1936ko gerran fusilatutako bost lagunen aztarnak.  Lanek aurrerasegitzen dute Ezkaba mendiko magalean. Berriozarko herri zaharretik bost minutura oinez dagoen kokagunean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!