Iruñean eginen dute lehenengoz Julia Fernandez Zabaleta maistra euskaltzale, feminista eta abertzaleari buruzko pastorala. Zaldiko Maldiko kultur elkartea ari da ikuskizuna ontzen eta dagoeneko agortu dira bi saioetarako sarrerak. Maiatzaren 4an 17:00etan eta maiatzaren 12an 11:00etan izanen dira emanaldiak San Frantzisko ikastetxeko patioan.
api 23, 19:46 Iruñea
Auzoak ekimenean bilduta auzoetako jai batzordeek udal gobernu talde berriaren jarrera txalotu dute. "Entzuten gaituzte, lagundu nahi digute eta azken urteotako trabak atzean geratuko dira" azaldu dute.