2021/04/17 18:00 - 19:00

HAURRENDAKO ANTZERKIA: "Ilargiaren atzean", Malaspulgas konpainia

HAURRENDAKO ANTZERKIA: "Ilargiaren atzean", Malaspulgas konpainia
Iturramako Civivoxa, Iruñea

5 urtetik gorako haurrentzat.
Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolaturiko Haurrentzako XVIII. Antzerki Testu Lehiaketaren irabazlea.
 Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Grazianak, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerkiak...ehuntzen (josten) ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!