2018/10/20 20:00 - 21:00

Kontzertua. Olatz Zugasti UR GOIENA UR BARRENA diskoa

Antsoaingo Antzokia,
2015ean Olatz Zugasti hernaniarrak kantu berriz osatu UR GOIENA, UR BARRENA* izeneko diskoa aurkeztu zuen. Ondotik, Donostian, Bilbon, Hernanin, Markinan, Durangon, Andoainen eta Zumaian zuzenean aurkeztu zuen. Bere hitzetan, inoiz baino lan pertsonalagoa da, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak baitira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu, tradizionalaren bat edo beste bere ukituaz gaurkoratuak. Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan musikari eta kantari gisa ikusi dugu eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio. *UR GOIENA UR BARRENA: Nafarroako kantu zahar baten izena da, urteari ongietorria emateko erritual baten antzera kantatu ohi dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!