2018/06/11 19:00 - 21:00

Bertso saioa

Euskal-marokiar kantu inprobisatu saioa: Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussia

Euskal-marokiar kantu inprobisatu saioa: Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussia
Civivox Kondestable, Iruñea

Ahozko inprobisazioaren saio euskal-marokoarra, Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussiaren eskutik, astelehenean, Kondestable Civivoxean, gaztelaniazko itzulpenarekin

 

Nafarroako Unibertsitateak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute errezitaldia, Iruñeko Udalarekin elkarlanean

 

Kanta ezan eta kantatuko dinat lelopean, ahozko inprobisazioaren errezitaldi euskal-marokoarrak ekainaren 11n, astelehenarekin, bilduko ditu Maialen Lujambio bertsolaria eta Latifa Laarousia ayllus –Marokoko iparraldeko ahozko poesia– kantaria, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Biak ala biak beren herrietako ahozko tradizioaren erakusle argiak dira. Saioa Nafarroako Unibertsitateko Kultur eta Gizarte Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute, Iruñeko Udalarekin eta Unibertsitate horretako Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedrarekin elkarlanean, eta gaztelania izango du komunikazio-hizkuntza.

Errezitaldiari hasiera emateko, artistek sarrera laburra egingo dute euskal ahozko tradizioa eta Marokoko ahozko tradizioari buruz. Ondoren, inprobisazio-jolas txiki bat egingo dute, errima lantzeko zenbait hitz eta esaldi abiapuntu hartuta. Azkenik, mahai-inguru bat egingo da, non ahozko tradizioaren paperari buruz eztabaidatuko baitute arloko zenbait ikertzaile adituk. Bertsolaritza arloko ordezkari gisa Asier Barandiaránek (Euskal Herriko Unibertsitatea) parte hartuko du, eta ayllus ahozko poesia marokoarraren esparruko ordezkari gisa, Sarali Ginstburg ikertzaile errusiarrak (Nafarroako Unibertsitatea). Saioan interpreteak egongo dira, arabieratik gaztelaniara eta euskaratik gaztelaniara itzulpena egiteko, ahoz.

Errezitaldia Kultur eta Gizarte Institutuaren ORFORCREA proiektuaren barruan dago, eta horretan ari da lanean Sarali Gintsburg, Marie Curie bekari esker, Europar Batasunean lehia handien dutenetariko bat. ORFORCREAk ikertu egiten ditu hitzezko artearen sormenak dituen oinarri kognitiboak, ahozko tradizioarekin zein alfabetatzearekin duen elkarreragina aztertuta.

Maialen Lujanbio

Hernaniarra da, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea, 2009an, hain zuzen; titulu hori berretsi zuen 2017an, eta XXI. mendeko bertsolaririk onena dela diote askok. Lujanbio 11 urte zituela hasi zen bertso-eskolan, eta ordutik gutxira, gailentzen hasi zen. 15 urterekin, lehen aldiz irten zen plazara kantatzera, Hondarribian, itzal handiko Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardaras bertsolariekin batera. Orduz geroztik, hainbat txapelketa konkistatu ditu, kategoria gorena barne, 2009an. Arte Ederretako lizentziaduna da EHUn, eta graduondo bat egin zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI).

Latifa Laaroussia

Xauen ondoko herri txiki batean jaio zen, Marokon, oso familia kontserbadore batean. Abestea zuen amets, eta hala egiten zuen soroetara ihes egiten zuen bakoitzean, baina aitak kantatzea debekatu zion. 15 urterekin alargun geratu zen, haur bat bere kargura zuela. Egoera berri horrek indarra eman zion bere ametsa lortzen saiatzeko, eta grabazio-estudio batekin jarri zen harremanetan; hura entzun eta berehala ahotsarekin txora-txora eginda geratu ziren. Orduz geroztik 10 disko kaleratu ditu eta urtero izan da telebista-saioetan, Marokon. Hamar urtetik hona Frigilianan bizi da (Málaga), eta bertan lan egiten du, gela-zerbitzari gisa, hainbat hoteletan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!