2018/01/13 20:00 - 20:30

Martin Zalakain

Baluarte,


Dantzaren eta antzerkiaren uztarria izango da literatura. Euskal literatutako klasiko handietako batean oinarrituko baita Argiaren ikuskizun berria, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea lanean hain zuzen. Donostiar idazleak bizi izan zuen garaia eta bere historia hurbila maisutasunez eta narrazio-molde berriak sortuz idatzi zituen moduan, Argiaren nahia da euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera-molde berri bat proposatzea, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea. Juan Antonio Urbeltzen koreografiaren, Ander Lipusen antzerkiaren eta Harkaitz Canoren hitzen ZALAKAIN aurkeztera goaz.

Sarrerak dagoeneko salgai: http://baluarte.com/cas/espectaculos-y-conciertos/calendario-de-espectaculos/martin-zalakain-espectaculo-en-euskera/fecha=2018-1

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!