2017/10/22 20:00 - 21:00

Antzerkia: "Jainko Basatia"

Antzerkia: "Jainko Basatia"
Atarrabiako Kultur etxean, Hiru Herri Atarrabia

Komedia dramatikoa da Jainko basatia. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Gizalegez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz.

Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen bere jaioterrian, Frantzian, eta oso goraipatuak izan dira bere itzulpenak Londresen, New Yorken, eta baita Hego Amerikan ere.

Txaloren eskutik bere euskarazko bertsioa dator, goi mailako 4 aktorerekin.

Sinopsia: Ane (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da, eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Trago pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

Fitxa artistikoa

  • Konpainia: Txalo Produkzioak
  • Egilea: Yasmina Reza
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta
  • Musika: Audio Network
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!