Gaur hasiko da Atarrabiako EuskaldunON Astea

Erabiltzailearen aurpegia Karrikaluze elkartea 2016ko ira. 5a, 10:58

Iraila heldu da, eta azken bost urteetan egin dugun bezala, aurten ere euskaldunON astea ospatuko dugu, seigarren aldiz, Atarrabiako Udaletxe plazan. Irailaren 6an, asteartearekin, emango diogu hasiera aipatutako asteari, eta Atarrabiako euskaldunontzako bilgunea bost egunez luzatuko dugu.


Asmo argiak ditugu: Atarrabiako euskaldunontzako arnasgune euskalduna sortzea, euskaldunon komunitatearentzako bilgune bilakatzea eta kulturaz eta aisialdiaz euskaraz gozatzea. Eta horretarako, esperientzia eta indar nahikoak baditugu. Sei urte hauetan ongi eta gaizki egindakoak aztertu eta ikasitakoa kontuan hartuz, ekitaldi interesgarriz betetako astea aurkeztera gatoz: Yoseikan Budo borroka artea ikasteko haur eta helduentzako tailerra, migratzaile eta errefuxiatuekin egindako lanak bildu nahi dituen mahai ingurua, helduentzako umorezko antzerkia, urteroko pintxo lehiaketa arrakastatsua, The Sparteens ye-ye taldearen kontzertua, euskaldunON bazkaria, Ingo al deu? taldearen erromeria eta karaoke txapelketa. Ez dira gutxi aurten Udaletxe plazara ekarriko ditugun ekitaldiak.

Baina eskaintzaren aniztasunaz harago, ekitaldi horiez gozatzeaz gain, Atarrabiako euskaldunokin egon nahi dugu, denon artean irri egin, elkarrekin euskaraz aritu

Egungo munduari euskaraz begiratu nahi diogu. Mundua euskaraz ulertu eta sortu nahi dugu.

Finean, euskaraz bizi nahi dugu, ez besterik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!