2015/03/25 - 2015/03/27

Sasi aste kulturala

Sasi aste kulturala
Atarrabiako Kultur Etxea, Hiru Herri
Martxoaren 25etik 27ra "Sasi Aste Kulturala" ospatuko dugu Atarrabian. Asteazkenean Euskal Herriko hainbat txokotan ikusgai egon den laburmetrai sorta proiektuko dugu kultur etxean arratsaldeko 20:00etan, doan. Ostegunean, ordu eta leku berdinean, Atikus antzerki taldearen "Mirari zorigaiztoko lurraldean" antzezlana ikusteko aukera izango dugu, 3€ren truke (sarrerak kultur etxean salgai egongo dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago). Eta sasi-asteari amaiera emateko,ostiralean munduko sukaldaritza tailerra egingo dugu Atarrabiako Txirimiri elkartean. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta 12€ren truke, ondoren, prestatutakoa afalduko dugu. (Sukaldaritza tailerrean izena emateko deitu Karrikaluzera, mesedez).