Aroztegia

Erabiltzailearen aurpegia

“Proiektu armoniatsua da, Baztango paraje eta idiosinkrasia errespetatzen dituena”. “Inguruaren garapen ekonomikorako aukera ona da”. “Lan postuak eta jarduera handia ekarriko ditu”.

“Lekarozko herriaren iritzia oso errespetagarria da, baina iritzi bat baino ez da”. Hurrenez hurren, Geroa Bai, PSN, PP eta UPNren argudioak dira, Nafarroako parlamentuaren batzorde batek atzo Lekarozko Aroztegira egindako bisitan eginak. Luxuzko hotela, golf zelaia eta 238 etxebizitza eraiki nahi ditu bertan promotore batek.

Baleko argudioak izan daitezke denak, testuingurua zein den. Baina testuingurua bat da: Lekarozko herritarrek proiektua errefusatu zuten 2009an egindako herrik galdeketan. Nahikoa argudio behar luke horrek aldaketarena izan nahi duen gobernu batek, behintzat, proiektua bitan pentsa dezan. Herritarrei ez galdetzea gauza ohikoa izan baita luzez Nafarroan. Herritarrei orain ez galdetzea, beraz, ezer ez aldatzea baita.