Enkantea

Erabiltzailearen aurpegia

Poztu eta haserretu nauen albiste bat dakarkizuet gaur. Aitortu behar dizuet eguneko argazkia zein den aukeratzea ez dela batere erreza, gertakari edo hausnarketa bat lehen lerroan jartzeko irizpideak ez baitira egunero berdinak. Eta, noski, hori ez da nire kontua bakarrik.

Lerroburuetan 629 iheslariren bizitzak jarri ditu Espainiako gobernu osatu berriak.

Italiak portuak itxi eta Maltak ontzia hartzeko ezetza eman ostean hasi zen 'Aquarius' itsasontziaren gaia berotzen. Valentziako Generalitateak ontzia bere hirian porturatzea eskaini zuen; Bartzeloanak, noski, ez zuen aukera galdu nahi izan, eta berdina egin zuen. Aukerarik gabe baina Italiako hainbat portuk ere altxatu zuten eskua Mediterraneoan sortutako enkante inprobisatuan.

Azkenean, argia, Pedro Sanchez-en oniritziak aldatu du pertsona horien etorkizuna. Ostiralean iritsiko omen dira Valentziara, pentsaezina duela pare bat aste. Baina enkantea ez da amaitu. Urkulluk %10 nahi du, eta Nafarroak ere, ehunekorik aipatu gabe, besoak zabaldu ditu.

Argi dago. Hasi da hauteskunde kanpaina. Eta nola hasi, gainera: zenbaki bihurutu ditugun bizitzekin jolasean.

Poztu naiz infernua bizi behar izan duten pertsona horiengatik, baina elkartasun alderdikoi zuriak ez du arazoa konponduko.