Ustezko kazetaritza

Erabiltzailearen aurpegia

Beste behin ere auzitegietara garamatza eguneko argazkiak, eta noski, Altsasuko gazteekin gertatzen ari denaz hitz egitera garamatza berriro. Epaiketan entzuten ari garenarekin harrituta, ulertezina iruditzen zait estatu espainiarrak agerian uzten duen neurrigabetasun zentzugabea. Baina are ulergaitzagoa egiten zait medio zenbaitek erakusten ari diren jarrera. Atzoko saioaren inguruko bi titular dira hurrengoak:

  1. Guardia Zibilak onartu du ezin duela ziurtatu ETAren eta Ospa Egunaren artean lotura organikorik dagoenik

  2. Altsasuko erasoa estrategia baten ondorio dela ziurtatu dute Guardia Zibilaren perituek

Ez da prentsan azkenaldian azaldu diren aurkako titular bakarrak. Zenbaitentzat jazarpena izan da Altsasukoa; baina sanferminetako bortxaketa, berriz, "ustezkoa" da. Lagun bati gaur entzun diodan bezala, hau bai, "ustezko kazetaritza".