Bertsioak

Erabiltzailearen aurpegia

Beste behin ere, eguneko argazkiak Madrilera garamatza, Espainiako Auzitegi Nazionalera. Atzoko protagonistak kontraesanak eta oroimen selektiboa izan ziren, bertsio ofizialaren berrespena, finean. Baina atzo zeintzuk deklaratu zuten ikusita, egia esan, ez nau harritzen.

Zein ordutan afaldu zuten, eztabaidan 30, 20 edo bozpasei, zenbat izan ziren ere ez dute oso argi.

Aurrera dihoa Altsasukoen epaikera, eta oraindik ere ikusteko dago zer eta nola gertatuko den, baina atzo entzun nituen hitz batzuk hona ekarriz: "Epaiak terrorismotzat jotzen baditu gertaerak ondorioak izango ditu gure herrian". Larunbatekoa bizi ondoren, nik ere hala uste dut.