Terrorismoa?

Erabiltzailearen aurpegia

Argazkikoak bakarrik ez, eguneko irudiak mugimenduan ere iristen zaizkigu egun. Horrelakoa da gaur ekarri nahi izan dizuedana. Dena den, mugimenduan den arren, garai bateko irudien izugarrizko antza du. Imaginatzen duzuen bezala, Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez 'Kubati' eta Olatz Dañobeitia Intxaurrondotik atera dituzteneko irudiak dira.

 

Ordu batzuetan atxilotuta eduki zituen atzo terrorismoari goratzarre egitea leporatuta. Beste behin eremu pribatura jo du Guardia Zibilak. Konponbiderako pausuak ematen ari diren honetan, gertatuko direnen aurrean kokiltzea nahi dute berriro. Beste azalpenik ez diot bestela aruekitzen atzokoari. Eta berriro betiko galdera: zer da terrorismoa?