Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Ez ikusiarena

Erabiltzailearen aurpegia Lohizune Amatria 2017-09-20 11:49   Iritzia

Ohikoan ikusten ez dugun irudi batekin egin dut topo gaur. Eskura izaten ez ditugun horietakoa da; begiratu nahi izaten ez ditugun horietakoa. Sareko atari oso ezagun batean nabigatzen ari nintzela aurkitu dut; aurkitu nau. Eta begirada pantailatik alderatu dut, bereala.

Mina eragin didan arren, begiratzeko beharra sentitu dut. Haur txiki baten irudia da. Adina ezin dut zehaztu; bi izan ditzazke, bost agian. Ez baita ingururan ditudan haurrak bezalakoa. Hanketan ezin eutsiz dago, oinez, kale batean galdurik. Hezur denak nabaritzen zaizkio, burua gainontzeko gorputz atalak baino askoz handiagoa ematen du. Gogoz edan du beste pertsona batek eskaini dion ur botilatik. Noiz jan ote zuen azken aldiz? Non egongo da egun? nola?

Okerrena ez da hori, baina. Pantailari begira egin dudan keinua da tamalgarriena. Hurruneko aferak direla sinetsita, ez ikusiarena egitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa