Gu 11.a gara

Erabiltzailearen aurpegia

Marian irakaslea da eta bere bizitza osoa eman du hezkidetzaren aldeko defentsan, geletan eta gelatik kanpo. 29 urte luzez ibili da ikastetxeetako matxismoari, ulertezintasunari eta bakardadeari aurre eginez.
29 urteotan politikoen pasibotasuna ezagutu du, baina beste irakasle hezkidetzaile askoren elkarlana ere bai.
29 urteko ibilbide koherentean, hezkidetzaren aldeko hamaika mintzaldi eta prestakuntza saio prestatzen aritu da.
Marianek SKOLAEn egin dituen ekarpenengatik jaso du zitazioa datorren ostiralean epaitegira joateko.
Marian ez da bakarra. Hamar pertsonak jaso dute zitazio bera. Eskuinak jarri du salaketa berdintasunaren aurka eta epaitegitik zitazioa jaso dute irakasle hezkidatzaileak izateagatik, berdintasunaren alde aritzeagatik, legea betetzeagatik.
Hezkidetzan sinesten dugunok ere zitazioa jaso dugula sentitzen dugu.
Gu 11.a gara.
Hainbat sindikatuk ostiralean elkarretaratzea dute goizeko 9:30etan epaitegiaren atarian. Eskuinaren beldur kanpinaren aurrean geure elkartasuna funtsezkoa delako bertan izanen naiz.