Hauteskundeak 2019

Anormala naiz

Erabiltzailearen aurpegia

UPNeko kide batek garbi ebatzi du: pertsona normalak instituzioetara itzuli dira.
Bai, Nafarroa bere onera bueltatzeko bidean omen dago. Jende normala berriro izanen da instituzioetan eta politika normalak eginen omen dira hemendik aurrera.
Egia esanda, normala zer den ez dut inoiz garbi izan. Aitortzen dut gazte garaian, bolada txikian bada ere, normala izan nahi nuela, ezberdina izateak zekartzan ondorioak ez baitziren makalak.
Orain, nire anormaltasunez, edo anormalkeriaz, berdin zait nola deitu, harro nago. Era berean, ustez anormalak diren politikariei nire botoa eman izanaz ere harro nago.
Lehen ezetzaren blokea deitu izan ziguten; ondoren, abertzale, populista, identitario, baztertzaile…bezalako hitzak erabili dituzte iraindu nahian, gure jardun sozio-politiko-sindikala gutxietsi nahian; orain, normaltasun hitza ere erabili dute.
Harrigarria.
Normala izatea horrela pentsatzea bada, anormala naizen oihu egin nahi dut lau haizetara.