Zorionak Kattalingorri

Erabiltzailearen aurpegia

Iruñean LGTBI Estatu topaketak egin berri dira. Marka guztiak hautsi dira. Inoiz baino jende gehiagok hartu du parte.

Euskal Herriko hainbat taldek ez ezik, Estako hainbatek ere hartu du parte.

Jendeak ez ditu ikusten LGTBI taldeen arteko ezberdintasunak. Izan ere, askotariko taldeak daude eta bakoitzak bere estrategiak eta helburuak ditu. Badira talde batzuk Administrazioarekin lan egin nahi ez dutenak, eta beste batzuk, berriz, lotura zuzena dutenak administrazio, alderdi politiko eta sindikatuekin.

Eta horretan ere asmatu dugula uste dut. Lehenengoak eta bigarrenak elkarrekin izatea lortu dugu.

Bestaldetik, beste helburu bat agerikoa zen: eremu batzuek ematen duten babesgunea utzi eta Baluarte bezalako toki erraldoi eta hotz batean antolatzeko gaitasuna erakutsi.

Ni arras kontent nago. Espazio guztiak okupatzeko gai gara LGTBI pertsonak. Eta bide horretan, helburu komuna bada, ni bezalakoak diren eta ez direnekin elkarlana sortzen ikasi behar dudala uste dut.

Zorionak, Kattalingorri.