Eurovision

Erabiltzailearen aurpegia

Inoiz ez bezalako arrakasta izan du aurten Lisboan ospatu den Eurovision jaialdiak. Edo halako sentsazioa izan dut nik.

Nazionalismo periferikoak arbuiatzen dituzten horiek bandera ofizialak soinean eramaten dituzte. Baina ez omen da aberriak goraipatzeko ekitaldi bat. Parte hartzen duten estatuetatik aparte, onartzen den bandera bakarra LGTBI kolektiboarena da, ortzadar bandera.

Fenix hegaztia bezala, haren errautsetatik birjaio da Eurovisión. Gurean, Nafar batek, bikote lagunarekin, maila goreneko ordezkaritza hartu izanak jaialdiaren ikustaldi komunak bultzatu ditu Nafarroako hainbat puntutan. Egunkariek bat egin dute bikotearekin eta orriak eta orriak bete dituzte. Hasiera hasieratik nafar sustraiak mugitu ditu, eta txupinazioa botatzeko ekimena bultzatu dute.

Itzela.

Emaitza ikusi ondoren, orain ez dakit zer egingo duten; fenomenoa hustuko ote den eta eraman duten kanta, maitasun erromantikoaren adierazle hau, ahaztuko ote den. Baina ez da makala jorratu duten bidea.

Kritikak kritika, jaialdia ikusi egin nuen, ikuskizun horren atzean dauden interesak gustuko ez baditut ere.

Datorren urtean Israelek ez du aukera galduko bere burua saltzeko, eta haratago joango da.

Orduan, homonazionalismoa aztertzeko aukera izanen dugu.