HANDIAren handitasuna

Erabiltzailearen aurpegia

HANDIA filmak Altzoko gizon baten bizitza du ardatz; eta bertan islatzen dira neurriz kanpoko altuerak ematen dion berezitasunak dakartzan ondorioak, bizipenak, sentimenduak, negozioa …
Miguel Joaquin Eleizegi Arteaga zuen izena, eta ez-ohiko tamaina zela eta, han eta hemen erakutsi zuten, ikusgai, objektu baten gisa, jendearen harridurarako, hainbaten poltsikoak betetzeko.  
Sari emate ekitaldian Altzoko Miguel Joaquinen papera antzeztu zuen aktoreak saria eskaini zien ulertuak ez diren identitate guztiei, gorputz arraroei. Eta horixe da HANDIA filmaren handitasunetako bat: gorputz ez normatiboa duten pertsonei eragiten zaien sufrimendua azaleratzea, arau-haustearen ordain saria.
XIX. mendean girotutako filma bada ere, gaur egun sufrimendua sortzen segitzen dugu ez-ohiko identitate, sexu-joera edota altuera dutenei.
Egindako minaren aitortza da indarkeria gainditzeko urratsetako bat. Erreparazio bakarra ikusten dut: bere izena ikasi, hau da, Miguel Joaquin Eleizegi Arteaga eta erraldoi hitza baztertu.
Ongi etorria da filma hau, eta ongi etorria da aditzea ekitaldian HANDIAko zuzendaritza artistikoaren Goya-saria jasotzean den  nola gizon batek eskaintzen dion saria bere senarrari. Erreparazio berria. Isiltasun-haustea. Edota ekitaldian emakumeen presentzia urria salatu eta bestelako zinema berdintzaileagoa egiteko aldarria zabaldu.
Ari gara; eta euskaraz.