Generorik gabeko izenen aldarria

Erabiltzailearen aurpegia

Ez dut ezagutzen Kepa izena duen emakumerik. Bai, berriz, Eider, Aingeru, Eder, Irati, Amets … izena duten emakume eta gizonak.
Gure izen askok genero-marka handia dute, eta geure buruari buruzko hainbat informazio ematen dute. Gure lehenengo aurkezpena dira askotan, eta ez da beti informazio zuzena.
Arazoa izena sexuaren arabera aukeratzeko Erregistroaren legeak zehazten duen derrigortasunetik dator arazoa. 2010. urtearen inguruan hasi zen Euskaltzaindia Espainiaren lege hori zorroztasunez betetzen, eta horren ondorioz hainbat pertsonak arazoa izan du haur txikiari hautatutako izena jartzeko.
Hobe momentu horretan men egin ez balio Estatuaren eskaerari! . Euskarak bestelako arauak ditu. Euskaldunok munduaren bestelako ikuskera dugu.
Orain, Euskaltzaindiak talde feministek eta LGTBI taldeek egindako eskaera kontuan hartu du eta malgutasunez jokatzeko eskaera luzatu die Justizia Ministerioan erregistroaren ardura dutenei.
Eztabaida bikoitza da. Batetik, izenek nahitaez genero batekin loturik izan behar ote duten derrigorrean. Bestetik, sexu jakin bati egokitu nahi ez duten pertsonek generorik gabeko hautua egiteko aukera ote duten.
Sistema bitarretik haratago bestelako aukerak baitaude, adibidez, ez-bitarra edo ageneroa. Aukera-zerrenda luzeagoa da.
Beraz, ez da soilik izena eta sexua, izana ere bada.