Transpositiboa

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017ko urr. 16a, 13:01

Aste honen akaberan, larunbatarekin, mundu mailan ospatzen da transexualitatearen despatologizazioaren eguna.

Nafarroan, munduko toki gehienetan ez bezala, aurrerapauso itzelak ematen ari gara trasnsexualitatearen bestelako irakurketa egiteko: irakurketa transpositiboa. Buruko eritasuna dela sinestetik, norberaren erabakian jartzen den hautuaren eskubidea aitortzera, inolako azterketa psikiatrikorik egin gabe, inolako epaia izan gabe, inolako froga gainditzera behartu gabe.

Asteazkenetik hasita eta heldu den asteko ostirala bitartean, Kattalingorrik eta Transkolorek programa oparoa antolatu dute Iruñean: egungo egoeraren azterketa, identitatearen gaineko hausnarketak, tailerrak, kontzertuak, erakusketa ...

Transexualitatearen inguruan ezarrita dauden aurreiritziak gainditzeko aukera paregabea dugu. Osasunbidean egituratzen ari den TRANSBIDE zerbitzuaren zehaztasun gehiago ezagutzeko aukera, maskulinitate hegemonikotik haratago bestelako maskulinitateak daudela adituko dugu, generoa eraikuntza soziala zertan garatzen den, trans belaunaldi berriak... Iruñeko Kaldereria kalean eta Condestable Jauregian. Programa oparoa.

Norberaren generoaren gaineko hausnarketa egitea oraindik ere, arrotza da jende gehienarentzat, baina sexuaren gainean ezartzen diguten generoak uste baino geruza gehiago ditu. Azkura sentitzen dugunean bezalaxe, hatz egin eta geure burua deskubritzen dugu, eta generoa mundu zabala dela ohartzen gara.

Gizon eta emakume izateko modu bakarra ez dagoelako. Era berean, gizona ala emakumea izatea ez dira aukera bakarrak. Sistema bitarretik harago, badira bestelako aukerak, bai eta bizitzeko modu ezberdinak ere.

Asteazkenean urritrans jardunaldien inaugurazioa, eta hasteko Nafarroan trans pertsonek duten egoerari buruzko diagnostikoa arratsaldeko 7etan Caldererian.

Badugu zertan hatz egin.


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!