Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Chapeau!

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017-09-18 11:50   Iritzia

Ikasleak klasean ditugu, eta udazkena ate-joka. Liburuak, lagunak, irakasleak, etxerako lanak, goiz altxatzea … horiek guztiak urteroko kontuak dira, ongi baino hobeki geureganatuak ditugunak.
Aurten , berrikuntza handia dugu Nafarroako Irakaskuntza ez unibertsitarioan: hezkidetza plan berria abian da. Dotore eta arrakastatsuak izan dira Baluarten egin berri diren bi eguneko jardunaldiak. Nafar Gobernuko ordezkariak pozez beterik, irakasleak gogotsu, euren jarduna eraldatu eta hobetsi nahian.
Begi-bistako ondorioa, hitz gutxitan laburtzen ahal dugu: hamaika arrazoi ditugu eskola hezkidetzailea izan dadin. Txalogarria. Bazen garaia!
Ez da honelako planik abian den lehenengo aldia. Aurrekoa hiltzen utzi zuen UPNk. Orain, berriz, hezkidetza plan iraunkor eta derrigorrezkoa izan dadin aldeko jarrera irmoa dago Gobernuan.
Familiak eta ikasleen parte-hartzea nola sustatu ari dira definitzen. Ezinbestekoa da lankidetza. Hezkuntza sistema berdintzaile eta hezkidetzailea izango bada, komunitate osoaren inplikazioa behar da.
Patriarkatua boteretsua da, eta denok bat egin behar dugu berdintasunaren aldeko borrokan. Begira diezaiogun geure buruari, denok baitugu zer aldatu, zer ikasi.
Euskal Herria Irratiak ere gaur lehenengo eskola eguna du. Hemen ere izanen dugu zer ikusi, zer ikasi, zer aldatu, baina batez ere zer aditu.
Nik garbi dut: Irrati hezkidetzailean ari gara. Chapeau!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa