Eraso matxisten tamaina

Erabiltzailearen aurpegia

Larunbat gauean Txantreako jaien giroa astindu zuen eraso matxista lazgarri bat izan zen. Komunikabideek berehala jaso zuten jendearen kontrako erantzuna eta intentsitate handiko erasoa izan zela zabaldu zen. Ez omen da izan komunikabideen burutazioa, Udaltzaigoarena baizik.
Espero dezagun ez egotea eraso matxisten berri ematean mailaketa berri baten aurrean. Eraso matxisten aurrean aurrerapauso itzela eman dugu azken urteotan, eta hizkeraren garrantzia azpimarratu beharra dago beste behin ere. Garbi izan behar dugu zer nolako informazioa zabaldu behar den eta zein ez, zein den beharrezko eta zeinek ematen dien bide marmarrei.
Tamainaz hitz egitea guztiz lekuz kanpo dago. Erasoa sexista izan da, eraso matxista.
Erasoen mailaketa berri honek ez du beharrezkoa den inolako informaziorik ematen. Ez dugu erantzuna neurtu behar horren arabera; bai, berriz, eraso guztien aurrean gaitzespen irmoa erakutsi.Eta halaxe egin du Txantreako jendeak, halaxe egin dute alderi politikoek eta Nafarroako instituzioek. Erantzun txalogarriak.
Orain ondorengo astean gaude, eta beste behin ere ikusi dugu badugula mutil gazteekin zer landurik . Irakasleek, familiek, hezkuntza sistemak, eta finean jendarte osoak lan itzela du berdintasunean hezteko eta benetako errespetua bermatzeko.