Gizonen papera borroka feministan

Erabiltzailearen aurpegia

Zein da gizonen papera borroka feministan?

Nik garbi dut borroka feministan laguntzaile eta bidelagun papera hartu behar dutela gizonek. Eta horixe azpimarratu nahi dut: bidelagun, ez protagonista.

Gizonei jarrera eta jarduera feministak defendatzea, aldarrikatzea eta, bereziki, aurrera eramatea dagokie. Honek norberaren maskulinitatearen ereduaren azterketatik hasi behar du; eta egoera gainditzeko nahiarekin batera, gizona izateagatik esleitutako pribilegioak galtzeko prestutasuna izan behar da.

Gizonek gizartearen eraldaketa feministan paper aktiboa izango badute, gutxienez honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

-Eguneroko bortizkeria mota guztiak, sotilak eta agerikoak, identifikatu eta horien kontra borrokatzea.

-Historikoki emakumeek jasandako bazterkeriak ezagutu eta horiek gainditzeko prest egotea.

-Emakumeen eskubide pertsonal, sozial, laboral eta politikoen aldeko borrokarekin lerrokatzea.

-Gizartearen eredu patrialkala zertan den ausnartu eta eraldatzeko konpromisoa hartzea.

-Zaintzaren gaineko hausnarketa sakonari heldu eta bestela jokatzeko jokamoldeak aurrera eramatea.

Beraz, feminismoaren aldarrikapenak errealitate bihurtzeko, ezinbestekoa da gizonen paper aktiboa; baina horretan ere elkarlana nola egin ikasi behar dugu.