Elkartasuna Altsasuko gazteekin

Erabiltzailearen aurpegia

Orain dela zenbait aste Gasteizetik Iruñerako bidean, Altsasu aldean hain zuzen ere, bi gazte sartu ziren gure tren bagoian, eta polizia plaka erakutsi ondoren bertan ginen bidaiarioi bina galdera egin zizkiguten ahopeka: nondik zatoz? Inoiz izan al duzu arazorik poliziarekin? Behin harridura gainditurik, hor ginenok elkarri begiratu eta ezkutuko mintzairaz baliatu ginen gure ezerosotasuna adierazteko, baina denok mutu.

Ezerosotasuna haserre bihurtu zen gure inguruan ziren gazteei karneta hartzeaz gain, euren datuak apuntatzen hasi zirenean. Gazteok Euskal Herriko Unibertsitatetik zetozen. Bi poliziak joandakoan gazte horiengana hurbildu eta hizketan hasi ginen. Haiek ere ez zuten ja ere ulertzen, baina garbi zuten arrazoia: gazteak eta euskaldunak izateagatik ziren susmagarriak eta euren datuak hartu beharra.

Nafarroan gazte euskalduna izateak arrisku izaten segitzen du. Halaxe ikusi dugu Altsasun. Inoiz gertatu behar ez zuen istiluaren harira, gazteria eta herri bat kriminilizatzeko baliatu dira. Lotsagarri. Lehengo lepotik buruan.

Ostiralean, otsailak 24, Altsasuko prozesatu eta kartzelaratutako gazteen gurasoek elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Sarasate Pasealekuan.

Gure elkartasuna behar dute.