Dena prest da Atarrabian maiatzaren 14rako!

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2016ko api. 20a, 17:38
Aurtengo Euskal Herriko mintzalagunen jaia ere gogoratzeko modukoa izango da. Izan ere, maiatzaren 14rako, festa mundiala ari dira prestaten Iruñerriko Mintzakideak eta Karrikaluze euskaltzaleen elkartea.

Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian

MINTZA EGUNA 2016-ATARRABIA

Zapi gorriak atera ditugu aurtengorako, giro gori-goriari kolorea jartzeko, Sanferminei aurre hartuta, mintzalagunok hankaz gora jarriko baitugu Atarrabiako plaza!

Egitaraua ikusi nahi? Hemen duzue:

11:00etan ongietorria eta hamaiketakoa
12:00etan ibilbide bi aukeran:
Atarrabia altueratik: Oihana mendia
Atarrabia karriketatik: Pilategia eta San Andres errota.
13:30ean Trikipoteoa
15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.
16:30ean Aitortza ekitaldia.
17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.

* Bazkarirako txartelak ohiko lekutan eta www.irunerrikomintzakide.org web-orrian.
Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!