2015/03/11 - 2015/03/12

"Euskara Herria Josten Jaia'15" aurkezpena

"Euskara Herria Josten Jaia'15" aurkezpena
Faltzesko Gizarte Etxean, Nafarroa
Ostiral honetan, Faltzesen, aurtengo "Euskara Herria Josten" jaialdia aurkeztuko dugu. Apirilaren 19an ospatuko dugu aipatutako herri horren norbanako eta elkarteen laguntzarekin. Artaxoan, Mendigorrian, Larragan, Bilatortan eta Oibarren egon ostean, Faltzesen ospatuko dugu 6. edizio hau. Egitaraua oparoa izango dugu, egun osokoa, jai giroan, Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko helburuarekin. Laster informazio gehiago izango dugu.