2015/04/28 19.00

UMOREA GURE HERRIAN - MAHAI INGURUA

UMOREA GURE HERRIAN - MAHAI INGURUA
Zaldiko Maldiko, Iruñea
Nabarraldek umoreari eskainitako Haria aldizkaria argitaratu berri du: umorearen erabilera arma politiko gisa; txantxak, estereotipoak, autoestimuari erasoak… gurean ere isla du umorearen erabilera honek, gure buruaz barre egitea sanoa denaren aitzakiapean. “8 apellidos vascos” edo “vaya semanita” bezalako produkzioak dira horren adierazgarri. Baina Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatuak umorearen indarra eta botere eta politikarekin duen harremana eztabaidagai bihurtu du. Aldizkaria aurkezteko mahai inguru bat egingo dugu: UMOREA GURE HERRIAN: euskaldunok ba al dugu umorerik? Gure kulturak ba al du umorearen tradiziorik? Ba al dakigu nola erabiltzen den umorea identitate jakin batzuen irudia sortzeko? MAHAI INGURUA: UMOREA GURE HERRIAN EGUNA: APIRILAK 29, ASTEAZKENA LEKUA: ZALDIKO MALDIKO (Ansoleaga kalea 9-11, Iruñea) ORDUA: 19.00 PARTE-HARTZAILEAK: - Asisko Urmeneta (marrazkilaria) - Uxoa Anduaga (soziologian doktorea) - Fredi Paia (bertsolaria) - Olaia Aldaz (Nabarraldeko editorea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!