2015/11/18 19:00

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak
Civivox Kondestable, Iruñea
Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko ekitaldien barruan Pedagogia topaketa antolatuta dago azaroaren 18an. Bertan, konpetentzien garapenerako aurrera eramaten den BLOK egitasmoa azalduko da: bi ikastoletako ikasle talde batek beraien esperientzia kontatuko du eta pedagogian bi adituk honen inguruko ausnarketa teorikoa egingo dute. Jesus Mari Goñi, konpetentzien eta berrikuntzaren inguruan arituko da eta Iñaki Etxezarreta Kooperatibismoaren eta talde kooperatiboaren inguruan. Saioa elebiz izanen da, adituak bereziki gazteleraz arituko direlarik. Helburuen artean, ikastola eredua aldarrikatzea eta Ikastoletan aurrera eramaten​ diren​ zenbait berrikuntza proiektu gizarteari ezagutzera ematea dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!