Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Galtungen ekarpenak eta egiturazko bortizkeria

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2017-05-19 11:27   Iritzia

Iruñean izan genuen atzo, Foro Sozialaren eskutik, bakearen aldeko ikerketa eta mobilizazioetan mundu mailako erreferentea den Johan Galtung norvegiarra. Lana dela medio, ezin izan nuen ekitaldira bertaratu. Pena!

Izan ere, mugimendu bakezale eta antimilitaristak aspaldi hartu du oinarritzat Galtungek proposaturiko "egiturazko bortizkeriaren" kontzeptua, hau da, gure sistema ekonomikoak, armak erabili gabe, sortzen duen biolentzia, gaixotasunak, gosea edota heriotza eraginez. Berak, inork gutxik bezala, ohartarazi zigun gatazka armatuen desagerpenak, bide asko irekitzen baditu ere, sufrimendua ekiditen badu ere, ez duela benetako bakea bermatzen, sufrimendua eragiten duten azpiegitura sozioekonomikoak mantentzen badira.

Euskal gatazka desmilitarizatzen ari den momentu honetan, bere ideiak guztiz beharrezkoak ditugu gaur egun, bakearen inguruko ikuspegi akomodatizioak baztertuz, berak proposatutako bake positiboan aurrera joateko, hau da egiturazko bortizkeria gainditzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa