Inposibleak

Erabiltzailearen aurpegia

Edonor harritu beharko luketenak gertatzen dira Espainiako erreinuan; baina, normalean, ez gara gehiegi harritzen. Eta horrek ez dio ikaragarria izateari uzten: ia edozer normaltzat jo daitekeen erreinuan kateatuta gaituzte. 

Askatasunaren aldeko pankarta batek kargugabetu zaitzake Espainian, 2020an. Pankarta batek. Pankarta bat jartzeak duen magia, delitu bilakatzeraino. Falta bilakatzeraino. Kondenatu beharreko zerbait, zalantzarik gabe zigortu beharrekoa. 

Bere dekadentziaren onenean egonen da Espainia. Edo ez, gauza batzuetarako batez ere mugarik ez duen estatua delako. Munduko beste edozein tokitan pentsaezina dena, normala izan daiteke Madrilen. Infinituraino eta mugarik gabe, independentista berrien fabrika izan dadila erreinu hori bera.