Tipi tapa, tipi tapa

Erabiltzailearen aurpegia

Tipi tapa, tipi tapa. Hasi zen ostegunean milaka hanka dantzan jartzen dituen lasterketa. Lasterketa kolosala, milaka bihotz taupaka jartzen dituena, milaka gorputz zorionez betetzen dituena.

Harrotasunez betetzen digu arima Korrikak. Atzoko, gaurko eta biharko bulkadak zirkulazioan jartzen ditu. Umiltasunez baina harro. Garena eta izan nahi dugunaren arteko elkartrukea da Korrika.

Kolosala. Ezagutzen ez dutenak harritzen dituen mugimendu erraldoia. Han, hemen, euripean, elurpean edo eguzki argitan martxan dagoena. Gauez eta egunez. Lagun kuadrilak elkartzen dituena, aldarrikapenak errepidean eta negar malkoak aurpegian.

Batzuetan ezin da deskribatu zer den ere. Hitzak topatzea zaila izaten da.

Euskal Herri euskalduna bide eta norabide, herri oso bat Klika. Zorionak beste behin ere, AEK, denak martxan jartzeagatik eta batez ere diskriminatutako euskaldun horiei merezi duten lekua emateagatik.