M8

Erabiltzailearen aurpegia

M8. Hemendik aurrera, marka bat izanen da. Izan garena eta garena definituko gaituena. M8, bi greba. Bi greba feminista, erdigunera periferiak ekarri dituztenak. Erakutsi digutenak beste modu batez ere mundua aldatu daitekeela eta mundua aldatzera bagatozela. Ez dugulako atzerapausurik emateko asmorik, ezta gogorik ere. Emakumeok* ahotsa altxatu dugu eta ozen entzun da beste behin ere; ez bakarrik arrazoi daukagulako, arrazoia daukagula demostratu dugulako ere. Eta gu gabe ez dela eraldaketa posiblerik egonen. Guk abizen asko ditugulako, eta bidelagun asko, eta burkide asko, albo batera utziko ez ditugunak. Arauak aldatzera gatoz, mundua hankaz gora jartzera. Entzun gaitzatela beste behin ere. Gutxiago kritikatu eta gehiago entzun ezazue mugimendu feminista: planto egiten ari gara eta honek ez du atzera bueltarik.