Zuengatik

Erabiltzailearen aurpegia

Berriz Ertzaintza. Berriz audientzia nazionala. Berriz atxiloketak. Berriz Soto del Real.

Berriz gazteak kartzelan eta ehunka kilometrora, inork ez daki zeren akusaziopean, inork ez daki zerk bultzatuta, inork ez daki zergatik.

Galder eta Aitor espetxean, berriz ere ez dakigu noiz arte. Eta haiek eginen luketen moduan, kalean jarraitzea tokatzen zaigu, eta jarraituko dugu. Zuengatik. Zuregatik.

Eta zuk eginen zenukeen moduan, larunbatean Bilbon egonen gara kalean, eta 23an Iruñean, eta 17an Donostian.

Prekarietatearen kontra, bizi duinaren alde, gazte borrokaren alde. Faxismoaren kontra, injustizien kontra, herri libre batean ikasi, lan egin eta bizitzearen alde. Edozein montajetan, edozein saltsatan. Zuregatik jarraituko dugu, bombón!