Krisiak ez du prekarietatea asmatu

Erabiltzailearen aurpegia

Krisiak ez du prekarietatea asmatu. Basatiago egin du, orokorrago. Zaila da harengandik ihes egitea, labainkorragoa da orain bidea. Baina ez du krisiak asmatu.

Eta ez du krisiak asmatu prekarietateak bere aurpegirik ankerrena erakusten duen arren, beti izan delako askorentzat bidelagun, bereziki emakume edo gazteentzat.
 
Honen aurkako martxa edo korrika dugu gaur bertan, Correscales, egun hauetan zehar Bilbotik Bartzelonaraino bidea eginen duena. Ostiralean, arratsaldeko 8ak aldera eginen digu bisita Iruñean, eta prekarietatea jaun eta jabe den leku zenbaitetatik pasako da, hala nola, Berriozarko saltoki handietatik edo Inditexen lurraldea den Carlos IIIetik. Ez dezagun aukera galdu ibilbide kolektibo eta beharrezko honetan parte hartzeko.