Erantzun

Erabiltzailearen aurpegia

Zergatik agertzen dira gaur ere egunkari guztietako azaletan polizia armadunak? Zergatik baieztatzen dute atentatu berriak egiteko puntuan zeudela atxilotutakoak? Hain seguru al daude?

Zergatik zabaltzen dira egunkarietako orrietan ustezko terroristen aurpegiak? Zergatik jartzen dituzte oesteko pelikuletan azaltzen ziren bezalako wanted karteletan? Beharrezkoa al da hainbeste antzerki? Zergatik ari dira izua kontzienteki zabaltzen? Zergatik eguna joan eta eguna etorri gizartearengan halako psikosia sortu nahian? Zergatik eta zertarako saltzen dizkiegu armak?

Zergatik ez zaizkigu interesatzen ekialdeko hildakoak? Zergatik hartzen ditugu hain hotz gure bonbek eraildakoen zifrak? Zergatik agertu da Gasteizko Afroamerikarren Elkartearen egoitzan, «Zerriak. Mororik ez» pintada?

Erantzun.