Hegan

Erabiltzailearen aurpegia

Gela bete jende ageri da argazkian. Irakaslea iskina batean zutik; eta ikasleak, mahai berdeen gainean dauzkaten paperekin borrokan. Burua makur, burumakur dagoen hizkuntzaren ispilu bailiran; «nik zuri idatzi dizut, zuk niri idatzi didazu, haiek guri idatzi izan baliiidate.. Ez, ez! Baliiigute!! Hori da!».

Mila egun baino gehiago ziren helduen euskalduntzea bultzatzen duten erakundeek, diru laguntzarik jasotzen ez zutela. Zenbat gau ote dauzkate mila egunek?

Lehen urratsa izan da, baina luzeagoak eta sendoagoak beharko dira euskarak EGA titulua zintzilikatu dezan bere paretan.

Orduan egingo du hegan.