Txanopean

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo ere ikusi nituen Iruñeako kaleetan hotzari ihes egin ezinik zebiltzanak. Seguru nago udara bukatzerako, armairutik atera eta txukun-txukun plantxatuko zituztela udaberrian kaxoi ezkuturen batean gorderikoak.
Begiak baino ez zaizkie ikusten; begiak eta, egun hotzenetan, buff-aren azpitik jaiotzen den lurruna. Arima gabeko bi zango ibiltari bailiran.
Ezkutatu egiten gara pertsonak egun hotzenetan; txano, buff, eskularru eta txarramapean. Gorderik eramaten ditugu gure beldurrak, gure ezinak. Horregatik ditugu horren gustuko udazkena eta negua. Mundutik ezkuta gaitezkeelako, ez dugulako jendaurrean biluztu beharrik, ez dugulako barruan daukagun hori erakutsi beharrik.